ETB1-eko EUSKAL HERRIA ZUZENEAN Egiako bidegorriari buruzko erreportaia

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

Data: Egilea: Egia Bizirik | Erantzun

Irutxuloko HITZA

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

GARA EGUNKARIA

 

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

BIZIZ, OINEZ, EGIAN EROSO EKITALDIA

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

SAN KRISTOBAL ETA TEJERIA KALEAK

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

LOIOLAKO ALDAPA

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

GLADYS ETA TABAKALERA INGURUA

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

BIZIZ, OINEZ, EGIAN EROSO!

Kategoriak Uncategorized | Erantzun

BIDEGORRIA ETA OINEZKOENTZAT HOBEKUNTZAK EGIAN

Azkenean, bai, Egian bidegorria izango dugu. Eta bidegorriaz gain, oinezkoentzat hobekuntza batzuk ere bai. Eta plurala erabiltzen dugu, egitasmo hau jende askoren artean landu eta adostu dugulako. Egia Bizirik auzo elkartearen, Kalapie hiriko txirrindulari elkartearen, Udaleko Mugikortasun Saileko zinegotzi eta teknikarien eta pertsona askoren ekarpenekin osatu da proiektua, eta hiru urteko ahaleginaren ondorioa da.

Bidegorria, Tabakaleratik Egia kalean gora eginez, Loiolako zubiraino iritsiko da. Auzoan barrena ere egingo du, Egia eta Tejeria kaleetatik, Plaza Handira iritsi arte. Intxaurrondorekin lotura Gabriel Aresti kaletik egingo da Lauaizeta ikstolaraino iritsi arte. Horiek auzoko lotura nagusiak izango badira ere, bizikleta erabiltzaileen segurtasuna handituko da beste kale batzuetan. Esaterako, Karmengo Ama eta Ametzagaña kaleak 30 gune izango dira eta honek txirrindulariari lehentasuna emango dio eta trafikoa mantsotzea “legitimatu”. Argitu behar da hori dela gaur egungo egoera: txirrindulariak Ametzagaña kaletik gora doazenean ibilgailuak ezinbestean bizikletaren abiadurara moldatzen dira eta, oro har, ez da inolako arazorik sortzen aldapan gora doan txirrindularia errespetatzen delako. Aitzitik, kale hau 30 eremu bihurtzen bada, txirrindulariak babes handiagoa izango du.

Bidegorria bai, baina ez hori bakarrik. Aldi berean oinezkoentzat, garraio publikoarentzat eta auzoaren bizi kalitatearentzat hobekuntza nabarmenak izango dira: Egia kaleko ezker aldeko espaloia (gorantz joanez gero) oinezkoentzat zabalduko da; Tabakalera eta Gladis Enea aurreko bidegurutzea moldatu eta, auzoko sarrera nagusia den horretan, oinezkoen ibilera asko erraztuko da; Atotxan Bus Taxi bidea jarriko da garraio publikoa indartzeko…

Oinezkoek, txirrindulariek eta garraio publikoak nabarmen irabaziko dugu, erosoago ibiliko gara. Aldi berean, hainbat kaletan norabide aldaketak izango dira eta leku batzuetara autoz iristeko denbora luzexeagoa beharko da, baina aldaketa horiek denek autoen zirkulazioa zuzendu eta auzo kanpokoa den zirkulazioa gutxitzen lagunduko dute ere.

Ordainetan autoak aparkatzeko hamabost leku galduko dira. Beste leku batzuk sortuko dira, ordea, eta hasi beharko dugu pentsatzen TAO sistema Egiara ere zabaldu eta auzotarrei aparkatzeko lehentasuna eman beharko zaiela, kanpoko auto askok aparkatzen dute-eta Egian, bertakoen kaltetan.

Egitasmoaren nondik norakoaren planoak ditugu, eta nahi izanez gero hemen eskuratu ditzakezue: egiabizirik.ourproject.org. Hau egitasmoaren eskema denez, behin betiko proiektua idazterakoan aldaketa txikiren bat gerta liteke.

Argi dugu egitasmo hau ez dela inprobisazioa izan, hamaika buelta eman dizkiogu, eta iruditzen zaigu beste urrats polit bat izango dela auzo biziago baten alde. Gogoan duzue azkenezkoz Egiako espaloiak zabaldu eta zirkulazioan aldaketak egin zirenekoa? Hasieran aldaketa ulertzen zaila zirudien, baina behin lanak eginda pentsaezina zen urtetan aurreko baldintza kaxkarretan bizi izana. Ziur gaude gauza bera gertatuko dela egitasmo honekin.

Auzotarrek egitasmo honen berri izan dezazuen datozen egunotan panel informatiboak jarriko ditugu Tejeria kalean; eta idatzi honen aurkezpena egitearekin batera azalpenak emango ditugu ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo egiabizirik@gmail.com edo egiako-bidegorria@googlegroups.com helbideetara eta atsegin handiz kasu egingo dizuegu.

Azaroaren 29an goizean zehar subterraneoaren hasieran gaur egun bidegorria bukatzen den lekuan proiektuaren aurkezpena eta 12:00etan babes idatziaren agerraldi publikoa

BIDEGORRI Y MEJORAS PARA PEATONES EN EGIA

Finalmente tendremos bidegorri en Egia. Y, además de bidegorri, también una serie de mejoras para las y los peatones. Y utilizamos el plural (“tendremos”), porque se trata de un proyecto trabajado y acordado por un gran número de agentes, en el que la asociación Egia Bizirik, la asociación de ciclistas urbanos Kalapie, el concejal de Movilidad del Ayuntamiento de Donostia, personal técnico de este departamento y ciudadanía, en general, ha realizado sus aportaciones en un proceso que ha durado tres años.

El bidegorri subirá por la calle Egia, desde Tabakalera, y llegará hasta el puente de Loiola. Se internará por las calles Egia y Tejeria, hasta Plaza Haundi, y se conectará con Intxaurrondo, a través de Gabriel Aresti, hasta llegar a la ikastola Lauaizeta. A esto hay que añadir que se mejorará la seguridad de los y las ciclistas en determinadas calles. Por ejemplo, Virgen del Carmen y Ametzagaña serán zonas 30, lo que supondrá dar prioridad a las y los ciclistas y “legitimar” una reducción de la velocidad de los vehículos a motor. Hay que destacar que la situación en la actualidad es la siguiente: cuando algún ciclista sube por la calle Ametzagaña, los vehículos se adoptan a su ritmo, y no suele generarse ningún tipo de problema, ya que suelen respetar a la persona que sube la cuesta en bicicleta. De todas formas, si se convierte en zona 30 las y los ciclistas dispondrán de una seguridad mayor.

Tendremos bidegorri, pero no sólo eso. De forma paralela, se adoptarán destacables mejoras para los y las peatones, el transporte público y la calidad de vida del conjunto del barrio: se ampliará la acera del lado izquierdo de la calle Egia (yendo hacia arriba); se adaptará el bidegorri que se encuentra delante de Tabakalera y Gladis Enea y se mejorará el paso de los y las viandantes en este espacio que supone la principal entrada a Egia; se implantará Bus Taxi en Atotxa de cara a fortalecer el transporte público…

Los y las peatones y ciclistas, y también el transporte público, vamos a salir ganando con estas modificaciones y vamos a poder movernos con más comodidad por Egia. Todo esto provocará cambios de dirección en determinadas calles y que los coches necesiten de algo más de tiempo para desplazarse a algunos sitios. Sin embargo, el proyecto también ayudará a encauzar mejor el tráfico y a reducirlo en lo que respecta a personas de fuera del barrio.

Supondrá, a su vez, la pérdida de 15 plazas de aparcamiento, aunque hay que recordar que también se crearán otras. Y también tendremos que empezar a pensar que tal vez se debería extender el sistema OTA a Egia y dar prioridad a los y las egiatarras, ya que un gran número de personas de fuera del barrio acostumbran a acercarse a nuestro barrio a aparcar su vehículo.

Ponemos a disposición de quien desee los planos en los que se recogen los aspectos concretos del proyecto; se pueden descargar aquí: egiabizirik.ourproject.org. Al tratarse, actualmente, de un esquema general de la iniciativa, puede ocurrir que, posteriormente, el proyecto definitivo recoja alguna que otra modificación

Esta iniciativa no es ninguna improvisación; es algo elaborado que consideramos un paso más en el camino hacia un barrio con más vida y dinamismo. ¿Recordáis la última vez que se ampliaron las aceras y se modificó el tráfico en Egia? Al principio parecía incomprensible el cambio que se estaba realizando, pero una vez concluido, resultaba impensable haber vivido hasta entonces en las circunstancias anteriores. Tenemos el convencimiento de que ahora ocurrirá lo mismo con este proyecto.

Para que las vecinas y los vecinos de Egia puedan conocer de primera mano este proyecto, colocaremos diversos paneles informativos en la calle Tejería los próximos días. Y, además de realizar esta presentación, daremos también las explicaciones necesarias.

Si alguien desea recibir más información, sólo tiene que dirigirse a egiabizirik@gmail.com o egiako-bidegorria@googlegroups.com, y con mucho gusto atenderemos su petición.

29 de noviembre en la entrada del subterraneo donde actualmente acaba el bidegorri por la mañana presentación del proyecto  y a las 12:00 acto de presentación del escrito de apoyo

 

Egiako bidegorria_5. planoa

Egiako bidegorria_4. planoa

Egiako bidegorria_3. planoa

Egiako bidegorria_2. planoa

Egiako bidegorria_1. planoa

 

 

 

Kategoriak Uncategorized | Erantzun