2025eko Aldizkaria eskuragarri dago honako estekan:


SINADURA BILKETA:
Sinadurak biltzen hasi gara 9. eta 42. autobusen ibilbideen aldaketengatik protesta eginez. Sinadura-orriak auzoko taberna eta denda askotan egongo dira.
Eskerrik asko laguntzeagatik.
Protesta egiten dut 9. eta 42. lineetako autobusen ibilbideetan egin diren aldaketengatik. Aldaketa horiek kalte egiten diete Egiako bizilagunei, besteak beste.
Horregatik, ESKATZEN DUT 42. eta 9. lineetako autobusek aldaketak baino lehenagoko ibilbidea izan dezaten.

Gure artean ditugun epidemia gogaikarri guztien artean, badago bat oso latza gertatzen ari zaiguna: minbizia. Baina minbiziak lagun bat kentzen digunean, bizi-minak eusten gaitu zutik, eskerrak.
Oraingoan minbiziak Juanmari kendu digu gure artetik, eta oraingoan ere, bizi-minak eutsiko gaitu zutik.
Dena dela, egiatarrok ezagutu dugun Juanmari ez da inoiz desagertuko gure artetik, gure oroimenetik, are gutxiago, gure bihotzetatik. Ezingo dugulako inoiz geure oroitzapenetik atera Juanmariren begirada, ezin izango dugulako ahaztu inoiz bere irribarrea, bere begi-keinu jostaria.
Auzotarren artean izan baldin bada beti bere lekuan egoten jakin izan duena, hori Juanmari izan da. Pertsona alaia, zentzuduna, borrokalaria, mila gerratan aritua. Gutako bakoitzak ezagutuko zuen haren borroka-eremuren bat, dela politikan, sindikatuan, herrigintzan, etxean. Eta guztion oroitzapenetan gelditu dira bere duintasuna, argitasuna eta zorroztasuna. Eta denok dakigu borroka guzti horien eraginak ere behartu duela amaiera triste hau. Etorkizun hobe baten aldeko lanak ekarritako ordaina: zorretan gaude zurekin, Juanmari.
Egia Bizirik auzo elkartearen izenean hitz egin nahi dut, Juanmarirekin batera Egia maitatzea plazera izan delako guretzat. Egia auzoa maitatzea, eta baita ere egia benetakoa maitatzea. Herria eta jakintza. Diskrezioz egindako lana, beti, beste inork baino ekarpen zentzudunagoak egiten, eta aldi berean, irribarre erdi-okerrez luzatutako keinuez josia. Enpresa kapitalista erraldoien aurkako borroka, bankako langileen aldeko ibilbide sindikala, Eskubide Sozialen Karta sortzeko eta hedatzeko ahalegina, auzotarren eta etxekoen ongizatea, hori guztia izan da gure artean egindakoa, gurekin partekatutakoa, guri erakutsitakoa. Zorretan gaude zurekin, Juanmari.
Erraza izan da zu maitatzea, eta hau esatea ez da hitz hutsalak funtsik gabe baliatzea: hemen gauden guztion nahigabea horren adierazgarri. Erraza izan da zurekin lan egitea, zurekin ardo batzuk hartzea, zurekin solasean aritzea. Eta zein zaila orain agur esateko une bat hartzea, ze zaila!
Xabier Letek zioen moduan, “bakarrik etorriko da, zertan kanta heriotza”. Gogoan dut Juanmarik noizbait heriotzaren trobadorea izateari uko egin ziola, eta oraingoan ere lan hori besteoi utzi digu, zoritxarrez, ezinbestean. Aurretik joan zirenekin, ibaiaz bestaldeko lautadetan goxo elkartuko zaretelakoan agurtzen zaitugu, adiskide maitea.
Minbiziak lagun bat kentzen digunean, bizi-minak eusten gaitu zutik. Beti arte, Juanmari!
El poeta murciano Miguel Hernández, que murió en las cárceles franquistas, cuando falleció un amigo suyo, le dedicó un poema, diciendo: A Ramón, con quien tanto quería. Muchas veces se ha leído mal la dedicatoria y se ha dicho: “a quien tanto quería”. No. Lo que decía Miguel Hernández es que había querido muchas cosas con su amigo.
Eso es lo que nos pasa con Juan Mari. Le hemos querido mucho, sí. Pero sobre todo hemos querido muchas cosas con él. Con él hemos peleado por hacer un barrio mejor, hemos defendido los derechos de los trabajadores, hemos pasado miedo juntos, hemos soñado, hemos reído, hemos disfrutado… Todo eso en plural. Hemos sido nosotros, en plural: Juan Mari y muchos otros . Este “nosotros” es lo que nos ha enseñado la vida.
A muchos de nosotros se nos está acabando el tiempo y ahora volvemos la vista atrás. Lo hemos intentado. Ha habido de todo. Una cosas han salido muy bien. Otras, no tanto… . Pero si hay algo que es cierto es que lo hemos intentado juntos. Y cuando desaparece uno de nosotros desaparece una persona, pero el sueño compartido sigue vivo.
No somos amigos de dar consejos. Tampoco lo era Juan Mari. Pero sí que os queremos pedir algo, a los que todavía tenéis tiempo por delante:
Seguid queriendo juntos y juntas. Seguid soñando juntos. Seguid peleando y disfrutando juntos.
Egian ez dugu paseatzeko eta egoteko leku zabal eta lasairik. Gaur egun ia leku guztietan autoak daude.
Duela urte askotatik hona, oinezkoentzako gune lasaiak sortzea eskatzen ari gara. Garrantzitsuena pertsonak dira, eta ez ibilgailuak. Honakoa da behar duguna: auzoko pertsonen arteko elkarbizitza gauzatzeko tokiak, haurren jolasak, koadrilen bilerak, erretiratuen berriketak ahalbidetzeko guneak.
Auzoan, non jarriko zenituzke leku horiek? Denok eman beharko genuke iritzia.
Egia Bizirik-ek hausnarketa horetarako aukera aurkezten du, Udalarekin elkarlanean. Bi astez Tejeria kalea oinezkoentzat batez ere izango da. Baina hausnarketa auzo osora zabaldu nahi dugu.
Animatu, parte hartu eta gozatu egun hauetaz. Guztion parte-hartzearekin auzo hobea egingo dugu.
Gora Egia! webgunearen helburua Donostiako Egia auzoko herri mugimenduari eta auzokideei komunikazio tresna bat ematea da, auzotik auzoarentzat sortua.
Gure auzoa beti izan da aberatsa elkarte, eragile, talde, asanblada eta askotariko proiektuetan eta hauen ekimen eta deialdiak landu eta zabaltzeko lagungarria izango delakoan gaude.
Auzokideek zuzenean webgunea elikatzeko prestatuta dago dena, eragileek euren deialdiak eta artikuluak zuzenean igotzeko eta norbanakoek euren iragarkiak kudeatzeko tresnak garatuta daude. Webgunearen kudeatzaileek etorkizunean beharren arabera moldaketak egin eta atal berriak sortzeko lanean jarraitzeko asmoa dute.
GAINERA DATORKIGUNA:
Eraikuntza sektoreko enpresa handiek jarraituko dute Egian dirua xahutzen eta etengabeko lanak edukiko ditugu auzoan datozen urteetan
…ETA EGINGO EZ DITUZTEN GAUZAK:
Noski, gauza hauek ez dute dirurik ematen.
Kaixo, lagun:
Denbora igaro da Egiako Auzo-Batzarrak Auzoetxea proiektua abiatu zuenetik, ondoren, besteak beste, Onkologiko zaharraren okupazioa eta Kutxa eta Udalarekin bilera eta elkarlanerako urratsak saiatu genituela. Orain arteko emaitza hutsala izan da, bai Kutxak eta bai Udalak gure ekimenak eta eskariak gutxietsi eta baztertu ondoren. Bitartean, auzotarron beharrak kontutan hartzen ez duten Tabakalera gisako ekimenetan gastatzen den dirutza ikusten dugu.Horregatik beharrezkoa dirudi Auzo-Batzarra elkartzeak, egoeraren aurrean zer egin erabakitzeko. Alde batetik, Kutxaren eta Udalaren jarrera salatu beharko genuke, eta bestetik, Auzoetxea proiektuari nola heldu aztertu, auzoko eragile eta takde guztiek haien ekintzetarako leku bat eduki dezaten.
Bestalde, Auzolan bat antolatzea ere Auzo-Batzarraren egitekoa litzateke, adibidez, duela bi urte auzotarron artean apaindu genuen Plaza Haundiko muralaren, bankuen eta zutabeen margoak berritzea eta txukuntzea.
Aurrekoa kontutan hartuta, honakoa da deialdia.
GUZTION PARTE HARTZEA EZINBESTEKOA DA
Egiako Auzo-Batzarra:
Noiz: 2016ko otsailaren 13an (larunbata)
Ordua: 11:30tan
Tokia: Plaza Berri, (eguraldi txarra bada, Txoko Internazionalistan)
Batzarraren gaiak:
1. Auzoetxea
2. Auzolana
____________________________________________________________________________________________________________________________________________
ASAMBLEA DE BARRIO (Auzo-batzarra)
Kaixo, egiatarra:
Ya ha pasado un tiempo desde que la Asamblea de Egia aprobó el proyecto de Auzoetxea como centro cívico del barrio, con la posterior ocupación del Oncológico y las reuniones y negociaciones con Kutxa y el Ayuntamiento. El resultado de todo lo anterior ha sido nulo, y tanto Kutxa como el Ayuntamiento han ninguneado nuestras propuestas y nuestro intento de colaboración. Mientras, vemos el dineral que se gasta en iniciativas tipo Tabakalera, que no satisfacen las necesidades de las egiatarras.
Por todo ello parece necesario reunir a la Asamblea de Egia para decidir qué hacer de aquí en adelante. Por una parte habría que acordar alguna forma de denunciar la actitud de Kutxa y del Ayuntamiento, y por otra, se trataría de ver cómo llevar adelante el proyecto original de Auzoetxea con el fin de que todos los grupos del barrio tengan un lugar en el que trabajar.
Además, se tratará el tema de realizar algún Auzolan. Se propone renovar y adecentar el mural así como los bancos y columnas de Plaza Haundi, deteriorados tras dos años desde que se pintaron en auzolan.
Teniendo en cuenta todo lo anterior se hace la siguiente convocatoria.
ENTRE TODAS Y TODOS LO CONSEGUIREMOS
Auzo-Batzarra de Egia:
Fecha: 13 de febrero de 2016 (sábado)
Hora: 11:30h.
Lugar: Plaza Berri (en caso de mal tiempo, en el Txoko Internazionalista)
Orden del día:
1. Proyecto de Auzoetxea
2. Nuevo auzolan